Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 pala misto elgoibar finala orokor1Kalegoen plaza jendez gainezka zegoela jokatu zuten hirugarren Pala Misto Txapelketako finala, barixakuan. Txapelketako estreinako edizioan gertatu zen bezala, Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak lortu zuten garaipena.

Partida gogorra eta estua jokatu zuten finalera ailegatu ziren lau pilotariek. Ordubetetik gorako partida. Norgehiagokaren agintea Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak osatutako bikotearen eskuetan izan zen uneoro, eta markagailuan ere beti joan ziren aurretik, aldea txikia izan arren. Leire Etxanizek eta Iker Oñederrak behin baino gehiagotan lortu zuten partida berdintzea, baina ez ziren aurrea hartzeko gai izan. Nabarmentzekoa da bikote urdineko atzelariak, Leire Etxanizek, erakutsitako joko maila. Etxeberriako pilotariaren pilotakada indartsuek eta segurtasunak zur eta lur laga zuten ikusle bat baino gehiago. Etxanizek Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituan parte hartzen dihardu, eta igarri zen. Hala eta guztiz, Nerea Irustak ondo eutsi zion erronkari eta pilota gutxi galdu zituen. Egin eta desegin, berriz, dena Kepa Arrizabalagak egin zuen. Bereak izan ziren tanto txalotuenak, baina erasoko joko horretan tanto dezente ere galdu zituen. Azkenean 22 eta 18 irabazi zuten urdinek, Irustak eta Arrizabalagak. Pala Misto txapelketan lortzen duten bigarren txapela da honakoa, estreinako edizioa ere, 2014koa, eurek irabazi zuten-eta.

Aurten 24 bikotek hartu dute parte pala misto txapelketan, inouiz baino gehiagok. Sigma jatetxean eta Ibai-Ondo asadorean bazkari bana ere zotz egin zituzten antolatzaileek. 439 zenbakiaren jabeak irabaziko du Sigmako bazkaria (ordezko zenbakia: 916). Ibai-Ondoko bazkariko zozketan, berriz, 186 zenbakia izan zen saritua (479 zenbakia da ordezkoa)

∞ Lotura duten albisteak:

pala misto elgoibar finala kepa

 pala misto elgoibar finala irusta1

pala misto elgoibar finala iker

pala misto elgoibar finala etxaniz h

 pala misto elgoibar finala etxaniz

 pala misto elgoibar finala ikusleak

 

 pala misto elgoibar finala kepa2

 pala misto elgoibar finala amaiera

 pala misto elgoibar 3 txapelegaz

pala misto elgoibar 3 txapeldunak

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza