Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 09 alcortafgTxapelketako liderraren aurka jokatzea beti da motibagarria, eta are gehiago derbi bat denean. Tamalez, Alcorta Forging Group taldeak Ipuruan erakutsitako adorea eta jokoa ez ziren nahikoa izan Somos Eibar liderra garaitzeko, eta 23-29 galdu zuten partida. Senior emakumezkoen taldeak, Laukok, garaipena lortu zuen Arabako lurretan jokatutako partidan.

Eskualdeko derbia jokatu zuten Somos Eibar Eskubaloia taldeak eta Alcorta Forging Groupek joan den zapatuan Ipurua kiroldegian. Etxekoak nagusi izan ziren eta sei goleko aldeaz irabazi zieten elgoibartarrei. Liga txapelketan jokatu dituzten partida guztiak irabazi dituzte eibartarrek, bat izan ezik. Lehen Nazional mailako C multzoko sailkapeneko lehen postuan daude 18 partida irabazi eta  bakarra galduta. 36 puntu dituzte, IruÒeako Anaitasuna taldeak baino hiru gehiago. Azken partida galdu arren, sailkapeneko aurreneko postuetan jarraitzen du Sanloko senior gizonezkoen taldeak ere. Seigarren postuan daude sailkatuta 24 punturekin; 12 partida irabazi dituzte orain arte eta zazpi galdu. 

Datorren zapatuan Zumaiako Pulpo eskubaloi taldea hartuko du Etxean Alcortak. Hiru puntu gutxiagorekin bederatzigarren postuan daude sailkatuta zumaiarrak. 

• Lauko, sailkapeneko erdian

Laukok ere, Sanloren senior emakumezkoen taldeak, etxetik kanpo jokatu zuen bere partida, baina Alcortak ez bezala, garaipena eskuratu zuten. 19-23 irabazi zion Garlan Legumbres Gasteizko taldeari. Elgoibartarrak sailkapeneko erdi-erdian daude , hau da, bosgarren postuan, 18 punturekin. Dena dela, gertuago dituzte lehen bi sailkatuak –LogroÒo Sporting La Rioja eta Aiala Zarautz, 26 punturekin-, seigarren sailkatua baino, BM Camargo, 9 punturekin. Zilarrezko Ohorezko mailako 15. Jardunaldian Lagunak taldearen aurka jokatuko du Laukok Olaizaga kiroldegian. 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza