Belaunaldiz belaunaldi realzale sentimendua transmititu eta bizirik mantendu duen familia elgoibartar bat ezagutzeko bisitan izan dira Elgoibarren Real Sociedad TV-koak.
Bizitzako sasoi desberdinetan ateratako hiru argazki erakutsi dizkie Egoitz Gurrutxagak Realeko telebistako lagunei. Argazkiotan familia txuri-urdin handi bat ikus daiteke: birraitona, aitona, aita eta bi seme-alabak. Txerra eta Egoitz Gurrutxaga aita semeak realzale amorratuak dira eta sentimendu hori nola jaso eta transmititu duten azaldu diete Real Rociedad TV-koei, ondorengo bideoan ikus daitekeen moduan.