Gaizka Agirre eta Aaron Garmendia irabazle Debabarrena raidean eta Lariz eta Irazabal elgoibartarrak bigarren

Barren.eus 2016ko ira. 27a, 09:28

Aaron Garmendia laudiotarra eta Arteako Gaizka Agirre gailendu ziren Debabarreneko Orientazio Raidaren bigarren edizioan. Iñigo Lariz eta Jon Irazabal elgoibartarrek osatutako LRT taldea sailkatu zen bigarren postuan. 42 bikotek hartu zuten parte eta antolatzaileak gustura gelditu dira aurtengo raidak emandakoarekin.

Iparraldeko Raid Abentura Ligako (LINRA) proba puntuagarria jokatu zen zapatuan Elgoibarren, II Debabarreneko Orientazio Raida. Guztira 42 bikotek hartu zuten parte eta Aaron Garmendia et Gaizka Agirrek osatutako Euskal Raid Aralar Kirolak taldeak eskuratu zuen puntu gehien (91 puntu), 6 ordu 53 minutu eta 20 segundoko denborarekin. Honenbestez, iaz, Debabarrenako estreinako raidean, lortutako lehen postua errepikatu du Gaizka Agirrek, nahiz eta iazkoan Aitor Otamendi oñatiarra izan zuen bikotekide. Iñigo Lariz eta Jon Irazabalek osatutako LRT taldeak egin zuen bigarren, 90 puntu eta 6:50:42ko denborarekin. Iñigo Lariz ohituta dago podiumetara igotzen, makina bat mendiko eta bizikletako proba irabazitakoa baita. Bikotekide izan zuen Jon Irazabal, aldiz, estreinakoz igo zen podium batera, eta raid proba batean parte hartu duen aurreneko aldian gainera. Ander Legarra eta Ianko Intxaurrandieta (Insert Coin) sailkatu ziren hirugarren postuan, 88 puntu eta 6:57:30eko denbora eginda. (ikus hemen emaitzak debabarrenaraid.wordpress.com)
Antolakuntza lanetan aritu ziren Morkaiko Mendizale Elkarteko kideak gustura gelditu dira aurtengo raidarekin eta parte hartzaile askoren zorionak ere jaso dituztela jakinarazi dute. San Bartolome elizatik Kalegoen plazara prestatu zuten tirolina arrakastatsua izan zela ere nabarmendu dute. “Ikusle ugari erakarri zuen eskalada eta tirolina probak plazara eta horrek poza eman zigun antolatzaileoi”, esan dute.

raid debabarrena Elgoibar podium

raid debabarrena Elgoibar lariz irazabal

raid debabarrena elgoibar manusanchez irteera

raid debabarrena elgoibar manusanchez tirolina4

raid debabarrena tirolina behean2

raid debabarrena tirolina behean

raid debabarrena tirolina elgoibar

raid debabarrena tirolina v eliza

raid debabarrena elgoibar manu sanchez tirolina1

raid debabarrena elgoibar manusanchez tirolina3

 

raid debabarrena elgoibar manusanchez tirolina5

raid debabarrena elgoibar manu sanchez tirolina

raid debabarrena elgoibar manusanchez elizatik

raid debabarrena elgoibar aubixa k gabiola