Aurten ez da egingo Debabarreneko BTT Martxa

Barren.eus 2016ko ira. 21a, 11:48

Debabarrenako BTT Zentroak ateak itxi ditu, denboraldi baterako, berrazterketa bati ekin eta produktuari bultzada berria emateko asmoz. Itxiera horren ondorioz, aurten ez dela egingo Debabarrenako BTT martxarik jakinarazi dute antolatzaileek. Iaz, zazpigarren edizioan, 323 mendi bizikleta zalek hartu zuten parte.

Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziatik eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen dute Debabarreneko BTT Martxa, Debemenen laguntzarekin. Azken urteetan urrian egin izan dute Karakate eta Irukurutzeta inguruetan egiten den martxa. Zazpi edizioren ostean, BTT zale askoren egutegian data seinalatua bihurtu zen Mintxetan hasi eta bukatzen zen martxa, eta Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorritakoak nagusitu arren Madrildik, Burgostik eta Leondik ere etortzen zire txirrinduzaleak paraje politetan bizikletarekin gozatzeko.

Iaz parte hartu zuten 323 lagunei eskutitza bidali diete Debegesatik, Debabarrenako BTT Zentroak ateak itxi dituela-eta, aurten ez dela martxarik egingo azalduz. “Behin behineko itxiera bat da, beharrezkoa gure ustez kirol eta turismo produktu honen berrazterketa eta egokitzapena egin ahal izateko eta berriro ere abian ipini eta bultzada berri bat emateko”, diote eskutitzean.

BTT Debabarrena 2012

Lotura duten albisteak: