Sallobentera bi errobera gainean egin zuten joan-etorria 200 lagun inguruk

Barren.eus 2016ko ira. 19a, 12:46

Sallobentera joan etorria bizikletaz egin zuten domeka goizean 220 lagun inguruk, Elgoibar Bi Erroberatan bizikleta irteeraren 12. edizioan.

Euriaren beldur baziren ere, ateri eutsi zion eguraldiak Elgoibar Bi Erroberetan irteeran eta parte hartu zuten umeek eta nagusiek busti gabe eta bestelako arazorik gabe egin ahal izan zuten Sallobente-Ermuaraneraino joan-etorria bizikletaz. Elgoibar Bi Erroberetan ekimenaren 12. edizioa antolatu du aurten Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak. Distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzera animatzeko helburuarekin antolatzen dute eta baita bide gorri sarea zabaldu eta bizikletan ibiltzeko erraztasunak jartzeko eskatzeko ere.
Parte hartzaileak Sallobentetik irteera punturaino, Kalegoen Plazaraino itzuli ziren berriz ere eta txorizo egosia eta freskagarriak zituzten han zain. Gero, txikienek, molto motoekin, trizikloekin eta bizikleta txikiekin egiteko lasterketatxoa egin zuten erdiguneko kaleetan eta ginkana bat ere antolatu zuten, nahiz eta euria hasi zela-eta bertan behera laga behar izan zuten.

bi erroberatan elgoibar sallobente2

bi erroberatan elgoibar sallobente1