Mas Que Olaso taldeak irabazi du Bailarako Futbol 7 Txapelketa

Barren.eus 2016ko uzt. 20a, 07:19

Bailarako 19. Futbol 7 Txapelketako finala jokatu zuten atzo Mas Que Olaso eta E.G.S. taldeek Mintxetan, eta Mas Que Olasok eskuratu zuen titulua. Emozioz beteriko partida izan zen.

Mas Que Olaso taldeak hartu zuen aurrea markagailuan. E.G.S. taldekoek, baina, ez zuten etsi eta gutxi falta izan zitzaien markagailuari buelta emateko, azken minutuetan sartutako golei esker. Halere, abantailari eusten asmatu zuen Mas Que Olasok eta 3-2 irabazi zuten finala.
Emozioz beteriko partida jokatu zuten bi taldeek. Batetik, jokoak eta markagailuak erakutsitako parekotasunagatik, eta, bestetik, bi lagun gogoan izan zituztelako bi taldeek. E.G.S. taldekoek orain gutxi hil den Mikel De Pablo laguna izan zuten gogoan euren kamisetetan, eta Mas Que Olasokoek ere Mikel Garateri animoak emateko kamiseta jantzi zuten sari banaketa ekitaldian, aita, Ricardo Garate, astelehenean hil zitzaiola-eta.
Finala jokatu aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zuten Roketxe Crew eta Vater de Munich taldeek. Roketxekoak nagusi izan ziren eta 6-1 irabazi zuten partida.

•Azken urteetako irabazleak:

  • 2008: Buztangorriak
  • 2009: EGS
  • 2010: La Naranja Mekanika
  • 2011: EGS
  • 2012: La Naranja Mekanika
  • 2013: EGS
  • 2014: Mas Que Olaso
  • 2015: Roketxe Crew
  • 2016: Mas Que Olaso

futbol7 elgoibar finala masqueolaso txapeldun

futbol7 elgoibar finala masqueolaso kamisetagaz

2016 07 19 futbol7 elgoibar finala egs 2postua

futbol7 elgoibar finala roketxe 3postua

futbol7 elgoibar finala

futbol7 elgoibar finala7

futbol7 elgoibar finala penaltia

futbol7 elgoibar finala5

 futbol7 elgoibar finala6

futbol7 elgoibar finala3

futbol7 elgoibar finala2

futbol7 elgoibar finala1