Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

futbol7 mintxeta elgoibar orokorBailarako 19. Futbol 7 txapelketako finala uztailaren 19an, martitzenean, jokatuko dute Mintxetan. Elgoibarko bi talde ailegatu dira finalera: E.G.S. eta Mas Que Olaso. 

2016ko Bailarako Futbol 7 Txapelketa ailegatu da azken txanpara. Martitzenean (uztailak 19) jokatuko dute finala E.G.S. eta Mas Que Olaso taldeeek. Joan den asteko martitzenean jokatu zituzten finalerdietan, E.G.S taldeak 1-0 irabazi zion Roketxe Crew taldeari, iazko talde irabazleari. Bigarren finalerdia ere estua izan zen. Vater de Munich eta Mas Que Olaso taldeek bina berdinduta amaitu zuen arauzko denbora, eta penaltietan Mas Que Olaso taldea gailendu zen. 

Finalaren aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Roketxe Crew eta Vater de Munich taldeek, 19:00etan. Finala 20:00etan hasiko da.

Azken urteetako irabazleak:

  • 2008: Buztangorriak
  • 2009: EGS
  • 2010: La Naranja Mekanika
  • 2011: EGS
  • 2012: La Naranja Mekanika
  • 2013: EGS
  • 2014: Mas Que Olaso
  • 2015: Roketxe Crew

futbol7 mintxeta elgoibar4

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza