Kirol argazkien lehiaketan parte hartzeko epea barixakuan amaituko da

Barren.eus 2016ko uzt. 14a, 12:09

Elgoibarko XI. Kirol Argazkien Lehiaketa antolatu dute Elgoibarko Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailak eta Kirol Patronatuak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, profesional zein zaleentzat. Barixaku honetan (uztailak 15) amaituko da lanak entregatzeko epea.

Papereko argazkiak, koloretan nahiz zuri beltzean eta tratatzeko edozein teknika erabilita onartuko dituzte. Bakoitzak gehienez lau lan aurkeztu ditzake helbide honetara: Olaizaga kiroldegia, 32 posta kutxa. San Roke kalea. 20870 Elgoibar. Irabazleak abuztuaren 22an jakinaraziko dituzte (19:30) eta ondoren ikusgai egongo dira abuztuaren 22tik 31ra bitartean, Kultur Etxean, 18:30etik 20:30era bitartean.

Guztira 1.450 euro banatuko dira sarietan, 4 maila desberdinetan: Herritarrentzako saria, Nerabeentzako saria, Gazteentzako saria eta Sari Orokorra.

•Mailak eta sariak 

  1. Herritarrentzako saria: Elgoibarren bizi direnek aurkeztutako argazkirik onena sarituko da. Saria: 200 € 
  2.  Nerabeentzako saria: 13‐17 urte bitarteko nerabeak, Elgoibarkoak edo eta kanpokoak. 1.Saria: 150 € ; 2.Saria: 100 € 
  3. Gazteentzako saria: 18‐ 30 urte bitarteko gazteak, Elgoibarkoak edo eta kanpokoak. 1.Saria: 300 € ; 2..Saria: 200 € 
  4. Sari orokorra: (30 urtetik gorakoentzat): elgoibartarrak, nahiz kanpokoak. 1.Saria: 300 € ; 2. Saria: 200 € 

Pedro Luis Ajuriagerra argazkilari bilbotarraren Saltando sobre Bilbo argazkia saritu zuten iaz sari orokorrarekin.

Ikusi hemen 2015eko saritutako argazki guztiak guztiak.