Bailarako 19. Futbol 7 Txapelketako final-laurdenak jokatu zituzten atzo (uztailak 5) Mintxetan eta Unben. Honako hauek dira finalerdietarako txartela lortu duten lau taldeak: Roketxe Crew, E.G.S., Mas Que Olaso eta Vater De Munich.
Elgoibarko lau taldek jokatuko dituzte Bailarako Futbol Txapelketako finalerdiak, uztailaren 12an. Lehen finalerdian Roketxe Crew eta E.G.S. taldeek jokatuko dute elkarren aurka. Eibarko Unbe futbol zelaian jokatuko dute, 19:00etan hasita. Bigarren finalerdian, Vater de Munich eta Mas Que Olaso taldeek neurtuko dituzte indarrak, 20:00etan, Mintxetan. Finala uztailaren 19an jokatuko da Mintxetan, 20:00etan.
Iaz Roketxe Crew eta Water de Munich taldeek jokatu zuten finala eta Roketxek lortu zuen garaipena (beherago duzue azken urteetako irabazleen zerrenda)
Hona hemen final-laurdenetako norgehiagoken emaitzak:
- Roketxe Crew 5 - Bolivas 0
- E.G.S. 2 - Garito de Alfred 1
- Vater de Munich 5 - Pauperrimo 3
- Mas Que Olaso 1 - Kili Rangers 0
Azken urteetako irabazleak:
- 2008: Buztangorriak
- 2009: EGS
- 2010: La Naranja Mekanika
- 2011: EGS
- 2012: La Naranja Mekanika
- 2013: EGS
- 2014: Mas Que Olaso
- 2015: Roketxe Crew