Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

kirol campusa elgoibar hasiera olaizaganElgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Campusa hasi dute gaur. Lau astez, kirola eginez pasatuko dituzte goizak 220 haur eta gaztek.

Udal Kirol Patronatuaren arabera, inoizko partaidetzarik handiena izango du aurtengo Kirol Campusak. Gaur hasi, eta lau astetan, astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 12:30etara kirolean jardungo dute campuseko neska-mutilek. Kirol Campusean Mintxetako instalazioak erabiliko dituzte: kanpoko igerilekuak, padel eta tenis pistak, futbol zelaiak, atletismo pista. Horrez gain, beste kirol gune batzuetan ere arituko dira, IMH eta Olaizaga kiroldegietan eta Elgoibar Ikastolako azken solairuko estalitako kantxan. "Kirolarekin, naturarekin eta lagunekin jolasten oporrak osasuntsu pasatzeko helburua" du Kirol Campusak, Patronatuaren arabera.

Euskal Herriko Unibertsitatean heziketa fisiko eta kirolean (SHEE - IVEF) lizentziatuak diren bederatzi monitore arduratuko dira kirol jarduera guztiez, eta behar bereziak dituzten haurren ardura izango dute beste bi begiralek. Azken horien kontratazioan Ongizate sailaren laguntza izan du Kirol Patronatuak.

IVEF lizentziatuak eta Heziketa fisikoko magisteritza titulua duten 9 monitorek arduratuko dira kirol jarduera guztietaz eta behar bereziak dituzten haurrentzako Ivef lizentziatuak diren 2 begirale izango ditu Campusak. Udaleko Ongizate sailaren laguntza jaso du Kirol Patronatuak bi begirale hauen kontratazioan.

•Zumba-Krosfit, Aerobik txiki eta igeriketa ikastaroak

Udako kirol eskaintzaren barruan, Kirol Patronatuak Zumba-Krosfit, Aerobik txiki eta igeriketa ikastaroak ere antolatu ditu. 80 haur eta gaztek parte hartuko dute. Hortaz, guztira 300 haur eta gaztek parte hartuko dute Udal Kirol Patronatuaren udako aisialdiko kirol eskaintzan.

kirol campusa elgoibar hasiera olaizagan monitoreak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza