Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

cd elgoibar batzarra anton iranzoCD Elgoibarrek urteko batzar orokorra egin zuen eguenean (ekainak 23), eta bazkideek presidente eta zuzendaritza berriak aukeratu zituzten. Anton Iranzo Tornos da CD Elgoibarko presidente berria, azken lau urteetan presidente izan den Jesus Mari Unzillari lekukoa hartu eta gero. Hamabost lagunez osatutako zuzendaritza izango du Iranzok klub deportibo Elgoibarrek dituen erronkei aurre egiteko, horietako bat 2017an ospatuko duten mendeurrena.

CD Elgoibarrek urteko batzar nagusia egin zuen eguenean Elgoibarko Kultur Etxean. Urteko balantze ekonomikoa eta kirol balantzea aurkeztu zuen Jesus Mari Unzillak gidatutako zuzendaritzak eta zuzendaritza proiektu berria aurkeztu duen taldeari lekua egin zioten gero mahai buruan. Anton Iranzo presidente berriak hartu zuen hitza, zuzendaritza berriko lau kideren laguntzaz. Euren ikuspegi eta asmo nagusiak azaldu zituen Iranzok eta berdin egin zuten alor desberdinetako (ekonomia, publizitatea, kirola, gizartea) ardura izango duten zuzendaritzako kideek ere.

•Balantze ekonomikoa

Diru kontuei dagokionez, 165.018 euroko gastuak izan ditu klubak 2015-2016 denboraldian eta 165.018 eurokoak izan dira sarrerak. Arduradunek azaldutakoaren arabera 49.543 eurokoa da CD Elgoibarren ondarea, denboraldiko balantzea itxi ostean.

cd elgoibar batzarra lehendakari zaharra

cd elgoibar batzarra lehendakari botatzen

cd elgoibar batzarra lehendakari eskuaematen2

cd elgoibar batzarra1

cd elgoibar batzarra atzetik

 

 

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza