Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

pala txapelketa elgoibarEmakumeen binakako pala txapelketaren bosgarren edizioa eta gizonen pala txapelketako estreinako txapelketa jokatu dituzte apiriletik hona Kalegoen plazako frontoian. Atzo jokatu zituzten finalerdiak eta argitu da ze bikote sailkatu diren barixakuan jokatuko dituzten finaletarako.

Emakumeen finalean Jone Loiolak eta Amaia Loiolak, azken bi edizioetako irabazleek, Olatz Txurrukaren eta Inma Mugerzaren aurka jokatuko dute. Gizonezkoetan, Asier Jauregi eta Unai Etxeberriak osatutako bikotea eta Mikel Lopez Morcillok eta Sergio Salgadok osatutakoa ailegatu dira finalera. Barixakuan, hilak 17, jokatuko dituzte finalak, 18:30ean hasita. Kalegoen plazan jokatuko dituzte partidak, baina euria egiten badu, ikastolako frontoian izango dira. Frontoiko taberna zabalik egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta musika ere jarriko dute finalak hasi aurretik, girotzeko. Elgoibarko Udala, Elgoibar Berdintasuna Kirolean eta Lagunak Pilota Eskola dira antolatzaileak.

Finalerdietako partidetako emaitzak:

  • Jone  Loiola eta Amaia Loiola 22  -  Nahia Abad  eta Dorleta  Fernandez  15
  • Mikel Arrieta  eta Asier   Gurrutxaga 12   Mikel Lopez Morcillo eta Sergio Salgado 22
  • Idoia Arrillaga  eta Eba Ibarrola  20  - Olatz Txurruka eta Inma Muguerza 22
  • Julen Guenetxea eta Kepa Arrizabalaga 10  - Asier Jauregi eta Unai  Etxeberria  22

pala txapelketa elgoibar plazan

pala txapelketa elgoibar v1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza