Espainiako eskubaloi selekzioaren deia jaso dute June Loidik eta Julen Urruzolak

Barren.eus 2016ko eka. 16a, 10:17

Sanlo kirol taldeko bi jokalari deitu ditu Espainiako Eskubaloi selekzioak. June Loidik promesa mailako selekzioaren deia jaso du, beste behin ere. Sanloko Murgil taldean diharduen Julen Urruzolak, berriz, infantil mailako hautatzailearen deia jaso du. 

Sanlok albiste on bi jaso ditu. Batetik, Pneumax taldeko jokalari June Loidi Etxanizek promesa mailako Espainiako eskubaloi selekzioaren deia jaso du. Frantzian jokatuko den Corine Chabanne txapelketan parte hartuko du Espainiako selekzioak, Frantzia A, Frantzia B eta Errumaniako selekzioekin batera. Espainiako selekzioak kontzentrazioa egingo du Katalunian txapelketa prestatzeko. Espainiako selekzioaren deialdian sartu duten euskal jokalari bakarra da Loidi. Aurrez ere behin baino gehiagotan jokatu izan du Espainiako selekzioarekin. Finlandian jokatu zen txapelketa batean hartu zuen parte 2014ko udan eta 2015eko azaroan, berriz, Polonian jokatu zuten txapelketa batean hartu zuen parte.

Julen Urrzuzola Pagazartunduak (Elgoibar, 2002) ere jaso du Espainiako selekzioaren deia, infantil mailako taldearena, kasu honetan. Uztailaren 12tik 17ra bitartean Sorian egingo duten kontzentrazioan hartuko du parte jokalari elgoibartarrak. 

•Sanlo festa eta Eskubaloi Eguna, denboraldiari agur esateko

Eskubaloi egunak eta Sanlo festak bat egin zuten joan den zapatuan, ekainaren 11n. Goizean eskubaloi partidak jokatu zituzten laugarren Eskubaloi Egunean parte hartu zuten gaztetxoek Kalegoen plazan, eta gero, 400 lagun inguru batu ziren Sigman egin zuten Sanlo festan. Bazkalostean, talde bakoitzeko jokalari aipagarrienak saritu zituzten. 

eskubaloi eguna sanlo elgoibar plazan

eskubaloi eguna sanlo elgoibar plazan1

sanlo festa sarituak elgoibar