Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

judo egokran elgoibar 3dominaAlebin mailako Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zen Elgoibarren. Egokran taldeko hiru judokek hartu zuten parte txapelketan eta hiru domina skuratu zituzten, urrezko bat eta brontzzo bi.

Elgoibarko Egokran judo taldeko hiru kidek lortu zuten Gipuzkoako txapelketa jokatzeko sailkatzea eta podiumera igotzea lortu zuten hirurek, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatu zen txapelketan. David Mendazona Laberniak urrezko domina lortu zuen 37 kiloz azpiko kategorian. Gipuzkoako txapelketa irabazten duen bigarren aldia da, iaz ere garaipena lortu baitzuen, beste pisu batean izan bazen ere. Colin Igak eta Julen Galindok, berriz, brontzezko dominak eskuratu zituzten, 52 eta 57 kiloz azpiko kategorietan, hurrenez hurren.

judo egokran elgoibar 3domina1

egokran judo elgoibar david mendazona

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza