Inoiz baino partaide gehiago Kirol Campusean

Barren.eus 2016ko eka. 8a, 07:29

Guztira, 220 umek eta gaztek eman dute izena udaldi honetako Kirol Campusean parte hartzeko. Ekainaren 27tik aurrera, lau astez, kirola eginez pasatuko dituzte goizak.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Campusean 220 haur eta gaztek eman dute izena. Patronatuaren arabera, inoizko partaidetzarik handiena izango da. Campusa ekainaren 27an hasiko da, eta lau astetan, astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 12:30etara kirolean jardungo dute campuseko neska-mutilek.
Kirol Campusean Mintxetako instalazioak erabiliko dituzte: kanpoko igerilekuak, padel eta tenis pistak, futbol zelaiak, atletismo pista. Horrez gain, beste kirol gune batzuetan ere arituko dira, IMHn eta Olaizaga kiroldegian. "Kirolarekin, naturarekin eta lagunekin jolasten oporrak osasuntsu pasatzeko helburua" du Kirol Campusak, Patronatuaren arabera.