Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Mintxeta igerilekua Elgoibar

Ekainaren 11n, zapatua, irekiko dituzte Mintxetako igerilekuak. Patronatuko bazkideek ez dute ordaindu behar izango baina udako denboraldi guztirako bonoak ere eskaintzen dituzte.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du astelehenetik barixakura 11:00etatik 20:30era egongo direla zabalik; asteburuetan, berriz, 10:00etatik 20:30era bitarteko ordutegia izango dute. Abuztuan eta irailean ordu erdi lehenago itxiko dituzte, 20:00etan.

Kirol Patronatuko bazkideek doan daukate sarrera eta bazkide ez direnek 4 euro (18 urte azpikoak) edo 6 euro (18 urte baino gehiago) ordaindu beharko dute sarrera. Denboraldi guztirako bonoak ere eskaintzen ditu Patronatuak. Informazio gehiago Mintxetako eta Olaizagako harreretan eskura daiteke.

•Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:

  • 2015: 45.000 erabiltzaile
  • 2014: 34.522 
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000
Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza