Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

viento sur saskibaloia2015 2016 2 elgoibarViento Sur saskibaloi taldeak 14 puntuko aldea gainditu beharko du barixakuan Irunen jokatuko den igoera kanporaketako itzulerako partidan. Elgoibartarrek 51-65 galdu zuten, joan den zapatuan, Olaizagan jokatutako joaneko partidan. Irundarrek sartu zituzten zortzi hirukoak erabakigarriak izan ziren.

Don Jabugo Ensanche Erroibide taldeak 14 puntuko aldea eraman zuen Elgoibartik zapatuan, Viento Sur taldeari 51-65 irabazi eta gero Lehen Probintzial Mailara igotzeko kanporaketan. Irundarrek urruneko jaurtiketetan erakutsi zuten abilezia izan zen gakoetako bat. Egin zituzten puntu guztien %37 hiruko marratik atzera eginiko jaurtiketei esker iritsi ziren. Guztira zortzi hiruko saskiratu zituzten. Horrez gain, jaurtiketa libreen marratik ere efikazia handia (%73) lortu zuten. Bisitarien artean Eneko Gonzalez (21 puntu) eta Josu Torres (18 puntu) izan ziren saskiratzaile nagusiak. Elgoibartarrei dagokionez, ez ziren fin ibili jaurtiketetan eta irundarrek partida hasieran lortu zuten errentari buelta eman ezinda ibili ziren partida guztian. Lau laurdenetan nagusitu ziren bisitariak: 10-16; 13-19; 16-17 eta 12-13. 

Viento Surreko kideek azaldu dutenez, itzulerako partidarako defentsa “estutu” eta Erroibideko jaurtilariak hobeto zaindu beharko dituzte. Bederatzi jokalarirekin jokatuko dute itzulerako partida, bi jokalari min hartuta baitaude. 14 puntu baino gehiagoko aldeaz irabaztea erronka handia izango bada ere ez dute itxaropenik galdu. Gainera, han irabazteko gai direla erakutsi dute denboraldi honetan bertan.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza