Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

viento sur Elgoibar saskibaloia 2015 2016Elgoibarko Viento Sur saskibaloi taldeak Irungo Don Jabugo Ensanche taldearen aurka jokatuko du mailaz igotzeko kanporaketa. Joaneko partida zapatu honetan izango da Olaizaga kiroldegian. 

Elgoibarko Viento Sur saskibaloi taldeak bosgarren postuan amaitu du Liga Txapelketa, eta postu horri esker, Lehen Probintzial Mailarako igoera fasea jokatzeko sailkatu da. Bigarren postuan sailkatu den Irungo Don Jabugo Ensanche Erroibide taldearen aurka jokatuko du igoerako kanporaketa. Joaneko partida zapatu honetan, hilaren 7an, jokatuko dute Olaizaga kiroldegian, 16:00etan hasita. Zaleei babesa emateko deia egin die taldeak. Itzulerako partida maiatzaren 13an jokatuko dute Irunen. 

Denboraldiko zatirik handiena bigarren postuan sailkatuta egin du Viento Sur taldeak, baina azken txanpa “eskasa” egin dutela aitortu dute, eta txakalaldi horren ondorioz, bosgarren posturaino jaitsi dira azken sailkapenean. Liga erregularra 17 garaipen eta 9 porrotekin amaitu dute. Garaipen horietako bi, hain justu ere, mailaz igotzeko kanporaketan aurkari izango duten Irungo taldearen aurka lortu dituzte. Elkarren aurkako kanporaketan ikusiko da ze sasoi puntutan iritsi diren bi taldeak kanporaketara.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza