Azkoitin lehiatu dira Elgoibar Igeriketa taldeko gazteak

Barren.eus 2024ko urt. 24a, 15:51

Elgoibar Igeriketa taldeko igerilari gaztetxoek Azkoitiko proban hartu zuten parte zapatuan.

Bular eta bizkar estiloan egin zuten igeri, eta proba batean erreleboka ere jardun ziren, 6x25 eta 4x40 modu librean. Arduradunek esan dutenez, gustura aritu ziren gazteak eta maila oso ona erakutsi zuten.