Iker Ruizentzak liga txapelketa eta Andres Perezentzat Kopa Mintxeta Xake Txapelketan

Barren.eus 2024ko urt. 23a, 12:32

Domekan eman zioten amaiera urriaren 9an hasi zuten Mintxeta Xake Txapelketaren hirugarren ekitaldiari. Leku askotariko 26 xakelari aritu dira lehian astean behin Mintxeta tabernan jokatu dituzten partidetan.

Liga txapelketan Iker Ruiz soraluzearra eta Markel Kerexeta elgoibartarra izan ziren onenak, eta elkarren aurka jokatu zuten finala. Ruizek irabazi zion Kerexetari. Liga txapelketan kanporaketetara sailkatzea lortu ez zuten xakelariek Kopa txapelketa jokatu dute, eta Andres Perez azpeitiarra eta Lander Agirregomezkorta elgoibartarra sailkatu ziren azken partida jokatzeko. Andres Perezek irabazi zuen finala. Finalistek ardoak eta zainzuriak jaso zituzten saritzat.

*Argazkiak: Zubi-Ondo Xake taldea. 

2024 01 21 mintxeta xake txap ligako finala iker ruiz vs markel kerexeta

2024 01 21 mintxeta xake txap liga txap iker ruiz

2024 01 21 mintxeta xake liga txapeldunorde markel kerexeta

2024 01 21 mintxeta xake txap finala txap Kopa txap andres perez

2024 01 21 mintxeta xake txap kopa txapeldunorde lander a