Mugertza krosa hirugarren postuan dago Espainiako Atletismo Federazioak argitaratu duen krosen urteroko sailkapenean. Honi esker, 2018. urtean jokatuko den krosaren 75. edizioa Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) osatutako kros lasterketen egutegian egongo da, munduko kros onenen artean, alegia.
Espainiako Atletismo Federazioak argitaratu duen sailkapenaren arabera, hirugarren postuan dago Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko Krosa, Atapuercako (Burgos) eta Italicako (Sevilla) krosen atzetik. Guztira 2.958 puntu eskuratu ditu Mugertza krosak, orain arte sekula lortu duen puntuaziorik onena. Mintxeta Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, hirugarren postu honi esker, Elgoibarkoa IAAF kategoriako krosa izango da 2017-2018ko kros denboraldian, krosaren 75. urteurrena ospatuko duten urtean, hain justu ere.
Iaz eta aurten ere IAAF kategoria izan du Mugertza krosak, baina datorren urtean, 2017ko urtarrilaren 22an jokatuko den krosa, EA (Europa League) kategoria barruan egongo da, iaz laugarren postuan sailkatu zelako. Lehen hirurek lortzen dute IAAF kategoria. Honenbestez, urtebeteko etenaren ostean, berriz goi mailara itzuliko da 2018an Mugertza krosa.
Antolatzaileek “atsegin” handiz hartu dutela berria jakinarazi dute, “azken urteotan egin dugun lanak saria izan duela ikusita”. Bidean lagun izan dituzten guztiak eskertu nahi izan dituzte. “Eskerrak eman nahi dizkiegu urte guzti hauetan gurekin egon diren erakundeei, enpresa pribatuei, boluntarioei, hedabideei, federazioei, atleteei, entrenatzaileei, zaleei, eta batez ere, Elgoibarko herri guztiari, inolako zalantzarik gabe, ekitaldi hau krosen munduko gailurrera iristeko eman diguten babesagatik. Espero dugu maila hau mantentzeko laguntza ematen jarrai dezatela gure alboan”.
Espainiako Krosen sailkapena
- Atapuercako krosa 4.672,50 puntu
- Italicako krosa 3.475
- Mugertza krosa 2.958
- Alcobendaseko krosa 2.439,50
- Soriako krosa 2.127
- Valencia de Akcantarako krosa 1.852
- Aranda de Dueroko krosa 1.814
- Zornotzako krosa 1.769
- Venta de Bañoseko krosa 1.509
- Yeclako krosa 1.451
∞ Lotura duten albisteak:
-
Aweke Ayalew eta Irene Chepet Cheptai gailendu dira 73. Mugertza krosean (2016-01-24)
-
Aitari eskainitako oroigarria ezagutzen izan dira Mamo Wolderen semea eta alaba (2016-01-22)
-
Munduko zortzi kros onenen artean bigarrengoz (2016-01-19)
-
Mimi Belete bahraindarra eta Teklemariam Medhin eritrearra gailendu dira 2015eko Mugertza krosean (2015-01-25)
-
Mugertza krosak goi mailako parte hartzearekin estreinatuko du IAAF kategoria (2015-01-21)
-
Ayalew etiopiarra eta Toroitich ugandarra garaile Mugertza krosean (2014-01-12)
- Mugertza krosa: Ayad Lamdassem, azken orduko fitxaketa (2014-01-10)
- Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango dira domekan(2014-01-08)
- Kipruto keniarra eta Burka etiopiarra garaile Mugertza krosean (2013-01-14)
- Atleta izatea, Jairo Berbelen begietan (2013-01-10)
- Aurkeztu dituzte Mugertza krosean parte hartuko duten korrikalariak (2013-01-09)
- Mamo Wolderen lehen garaipenaren 50. urteurrena akorduan (2012-12-18)
- Mugertza krosa Estatuko hiru onenen artean dago (2012-04-25)
- Tanui kenyarra eta Wude etiopiarra nagusi Mugerza krosean (2012-01-22)
- Beste lau urtez luzatu dute lankidetza hitzarmena Mintxeta A.T.ak eta Udalak (2011-12-23)
- Mugerza krosa Europako krosen egutegi ofizialean sartu dute (2011-10-26)
- Antolatzaileak pozik Mugertza krosaren kirol maila eta ikusle kopuruarekin (2011-01-25)
- Hirugarren garaipena Leonard Komonentzat Mugertza krosean (2011-01-23)