Salento Gelati taldeak etxean jokatuko du asteburuan Euskal Ligako igoera fasea

Barren.eus 2024ko urt. 18a, 15:53

Euskadiko Txapelketako bigarren fasera sailkatzeko promozio faseak jokatuko dituzte asteburuan kadete nesken mailako zortzi taldek, Ermuan eta Elgoibarren.

Elgoibarren jokatuko duten promozio fasea Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak antolatuko du, eta Salento Gelati Elgoibar taldea izango da lehiatuko diren lau taldeetako bat. Elgoibartarrek, Mecalbe Eibar, Saieko eta Urdaneta taldeak izango dituzte aurkari Olaizaga kiroldegian jokatuko dituzten neurketetan. Lehen hiru sailkatuek lortuko dute Euskadiko Txapelketarako bigarren fasean aritzeko plaza.

A taldean lehiatzen diharduten promozioa izango da Elgoibarren jokatuko dutena, eta B taldekoek asteburu berean jokatuko dute bigarren promozioa, Ermuan.


Elgoibarko promozio fasearen ordutegia:

1. jardunaldia (urtarrilak 19, barikua)

  • 17:00etan Saieko Olatz Ibarra Ileapaindegia Vs Urdaneta
  • 19:00etan Me Eibar Eskubaloia Vs Salento Gelati Elgoibar

2. jardunaldia (urtarrilak 20, zapatua)

  • 16:00 Urdaneta Vs Mek Eibar Eskubaloia
  • 17:45 Saieko Olatz Ibarra Ileapaindegia Vs Salento Gelati Elgoibar

3. jardunaldia (urtarrilak 21, domeka)

  • 11:00 Mek Eibar Eskubaloia Vs Saieko Olatz Ibarra Ileapaindegia
  • 13:00 Salento Gelati Elgoibar Vs Urdaneta