Elgoibarren egingo dute domekan Euskadiko Motoziklismo Federazioaren gala

Barren.eus 2024ko urt. 11a, 08:56

Euskadiko Motoziklismo Federazioak urte hasieran egiten du aurreko urtean nabarmendu diren moto-gidariak saritzeko gala, eta aurten Elgoibarko Herriko Antzokiak hartuko du ekitaldia.

Domekan izango da, 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta Elgoibarko Urnobitza taldekoen laguntzarekin antolatuko dute sari banaketa ekitaldia. 2023an jokatu dituzten Euskadiko Enduro, motokros, trial eta abiadurako txapelketetako irabazleei sariak banatuko dizkiete, eta nazioartean nabarmendu diren euskal moto gidariak ere sarituko dituzte. Era berean, motoziklismoari ekarpena egin dioten lagunei ere egingo diete aitortza.

2024 01 10 EMF gala 2019