Zigor Diez Mugertza kroseko zuzendaria, MATXeko Aurrez Aurre ataleko protagonista

Barren.eus 2024ko urt. 5a, 13:12

Mugertza kroseko zuzendaria den Zigor Diez MATX proiektuko protagonista bilakatu da. 'Aurrez aurre' izeneko saioan egin diote elkarrizketa.

42 urteko elgoibartar honek, kirolzale eta batez ere atletismo eta kros zale amorratua dela dio bere burua aurkeztean. Hamazazpi urte daramatza Mugertza kroseko zuzendari lanetan eta Mintxeta Atletismo Taldeko presidentea ere bada. Nor hoberik krosa ezagutzera emateko. (ikus elkarrizketa Instagramen)

Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da MATX. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan. Tokikom-etik abiatutako egitasmoa da eta, askoren artean, erredakzio taldean murgilduta BARREN Komunikazio Taldea ere. Momentuz, Instagram eta TikTok sare sozialetan duten kontuan ikus daitezke MATX proiektuko edukiak