C.D. Elgoibarrek banatu ditu Gabonetako otarrak

Barren.eus 2024ko urt. 4a, 12:13

Urtero Eguberrietan zozkatzen duen otarraren irabazleak zein izan diren jakitera eman du Club Deportivo Elgoibar futbol taldeak.

Ohitura duten moduan Gabon Zahar Feria egunean egin zuten zozketa eta honako hauek dira saritutako zenbakiak: 1.saria: 03911 (ordezkoa: 03810), 2. saria: 18479 (ordezkoa: 20853). Lehen saria Oscar Prieto eibartarrak jaso du, eta bigarren saria Jon Hernandez elgoibartarrak. Batak zein besteak atzo jaso zuten saria, hainbat produktuz osatutako otarra bana.

 • 1.213 zenbakia da Institutuko DBH4koen errifa sariduna
Eguberrien bueltan zozketa gehiago ere egiten dituzte. Ikasbidairako dirua biltzeko, errifak atera dituzte aurten ere Elgoibar BHI institutuko DBH4ko ikasleek eta jakinarazi dutenez 1.213 zenbakia izan da zozketan saritua.

2024 01 03 CD Elgoibar zozketa 2

2024 01 04 cd elgoibar otarrak zozkatu erakusleioan