Elena Aguirre kantabriarra gailendu da Emakumeen Xake Txapelketan

Barren.eus 2023ko abe. 18a, 11:12

Torrelavegako (Kantabria, Espainia) xakelariak, Solvay taldekoak hain justu ere, izan dira nagusi Elgoibarko Emakumeen Xake Txapelketaren hirugarren ekitaldian, lehen bi postuak eskuratu baitituzte.

Kantabriako egungo txapelduna den Elena Aguirre Mediavillak lortu zuen titulua, jokatutako bost partidak irabazita (5 puntu). Torrelavegako Solvay xake taldean taldekide duen Eluney Prats sailkatu zen bigarren postuan, lau partida irabazita (4 puntu) eta Santurtzi Xake Eskolako kide Xian Ting sailkatu zen hirugarren postuan, 3,5 punturekin.

Adin tarteka honakoak izan ziren irabazleak. Kadeteen artean, 2007. eta 2008. urteetan jaiotakoen artean, Elorrioko Irati Gallastegi izan zen onena. Infantil mailan (2009-2010) Oriana Caycedo sestaoarra gailendu zen, eta gainera, sailkapen nagusiko laugarren postua eskuratu zuen. Alebinen artean Garazi Lamborena santurtziarra izan zen onena. Zubi Ondo Xake Taldeko ordezkariei dagokionez, sailkapeneko 16. postua eskuratu zuen Alaitz Pascualek, bi punturekin.
Guztira 22 xakelarik hartu dute parte aurtengo txapelketan, iaz halako bik. Aita Agirre Kulturgunean jokatu zuten txapelketa, joan den zapatuan.

Zubi Ondo taldeak bste xake txapelketa bat ere antolatu du abendurako, Tomas Conderen Omenezko Xake Txapelketa, hain justu ere. Abenduaren 23an jokatuko dute txapelketa Olaizaga kiroldegian (16:30). Taldekako txapelketa izango da eta hiru xakelarik osatuko dute talde bakoitza.

2023 12 16 xake txap emakumeak elgoibar bigarrena Eluney Prats

2023 12 16 emakumeen xake txap elgoibar alaitz pascual

2023 12 16 emakumeen xake txap elgoibar saribanaketa

2023 12 16 emakumeen xake txap elgoibar danak amaieran

 ∞Lotura duten albisteak: