Eibarren eta Realaren arteko derbia Ludotekan ere jokatuko da

Barren.eus 2016ko api. 14a, 11:38

Eibarrek eta Realak apirilaren 16an, zapatuan, Ipuruan jokatuko duten euskal derbiaren harira, Play Station Txapelketa antolatu du Elgoibarko Ludotekak zapaturako. Realeko bi jokalari, hain justu, Elgoibarren izan ziren atzo sinadurak ematen (goiko argazkian).

2016 04 14 derbia ludotekanElgoibarko Ludotekak Play Station txapelketa antolatu du zapaturako. Parte hartzaileek Eibar eta Realaren arteko partida birtuala jokatuko beharko dute Pro Evolucion Soccer jokoan. 15:00etatik 18:00etara jokatuko da Ludotekako txapelketa. Ipuruako derbia, berriz, 20:30ean hasiko da. LH3-6 bitarteko bazkideentzat izango da eta binaka eman beharko da izena. Partiden emaitzaz gainera, “kiroltasuna, euskalduntasuna eta lehiakortasun positiboa” aintzat hartuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Irabazkeentzat sariak egongo dira.

Interesatuek Ludotekan eman beharko dute izena. Whatsapp-ez (656 740 793) edo posta elektronikoz (ludoteka@elgoibar.org)

ere eman daiteke izena, barixakuko 19:30ak baino lehen.

 

•Realeko jokalariak Elgoibarren

Mikel Gonzalez eta Diego Reyes Realeko jokalariak gertutik ikusi eta haiekin argazkiak atera edo sinadurak eskatzeko aukera izan zuten, atzo, zaleek Kutxabankek, Realaren babesleak, Elgoibarren duen sukurtsalean antolatu zuen sinadura ekitaldian