Jose Gurrutxaga krosa antolatu du Ikastolak domekarako

Barren.eus 2016ko api. 14a, 10:29

Elgoibar Ikastolak Jose Gurrutxaga krosaren 23. edizioa antolatu du domekarako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Elgoibarko eta Mendaroko 700 antxitxikarik eman dute izena 6tik 16 urtera artekoen lasterketetan parte hartzeko.

Jose Gurrutxaga krosean 6tik 16 urtera arteko Elgoibarko eta Mendaroko ikasleek hartuko dute parte, eta azken lasterketa, hamahirugarrena, nagusientzako izango da. Lasterketak 10:30ean hasiko dira, eta 12:00etan irtengo da azken taldea. Kalegoen plazan hasi eta amaituko dira lasterketa guztiak. 16 urtera arteko 700 neska-mutilek eman dute izena eta 1999. urtea baino lehenago jaiotakoek egunean bertan eman ahal izango dute izena.

•Aldaketak umeak jasotzerakoan

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lasterketak bukatzen dituzten umeak jasotzeko sistema berria ezarriko dute aurten. “Aurreko urteetan, umeak ibilbidea bukatu bezain pronto jasotzeko orduan sortzen ziren arazoak konpondu nahian, lasterketa amaieran plazatik Laboralera eta Usoako parkera joateko aukera izango da, bost minutuz. Umeak Usoako parketik, Laboralerantz irtengo dira eta ez frontoitik, aurrez egin izan dugun moduan”. Guraso guztien parte hartzea eskatu dute.

Ikus hemen azken urteetako krosak:

2016 04 13 jose gurrutxaga 2015 joxe

2016 04 13 jose gurrutxaga 2015 errosarion