Euskal Ligararako igoera fasea jokatuko dute Sanloko kadeteek eta jubenilek

Barren.eus 2016ko api. 13a, 15:04

Euskal Ligarako igoera fasea jokatuko dute Sanloko kadete eta jubenil mutilen taldeek, -Decak eta Beristainek-, asteburu honetan, Berangon. Igoera lortuz gero, jubenil eta kadete mailako nesken zein mutilen taldeak Euskal Ligan dituen hirugarren kluba izango litzateke Sanlo, Zarautz eta Usurbilekin batera.

Kadete eta jubenil mutilen mailetan Gipuzkoako kirol-talderik onena izan da denboraldi honetan Sanlo, Beristain (jubenil mutilak) eta Deca (Kadete mutilak) taldeek lortutako emaitzei esker. Hori dela-eta, Bizkaiko eta Arabako talderik onenen aurka, Urduliz eta Corazonistas, hurrenez hurren, jokatuko dute Euskal Ligarako Igoera Fasea. Berangon eta Urdulizen jokatuko dira Igoera Faseko partidak eta bi talde elgoibartarrek Berangon jokatuko dituzte euren partidak barixakuan eta zapatuan (beherago partiden ordutegiak). 

Sanlo EKTko arduradunek jakinarazi dutenez, emozioz beteriko asteburua izango da eta helburua lortzeko garrantzitsua izango da jarraitzaileen babesa. Hurrengo urtean Euskal Ligan aritzeko txartela izango da jokoan. Sanloko kadete eta jubenil nesken taldeak lehiatzen diren maila, hain justu ere. Hortaz, hurrengo denboraldian neskak zein mutilak Euskal Ligan izan ditzake Sanlok. 

Euskal Ligara Igoera Fasea

Barixakua (apirilak 15) – Berango Kiroldegian (Berango)

  • 18:30 ELGOIBAR – Urduliz (jubenilak)
  • 20:30 ELGOIBAR– Urduliz (kadeteak)

Zapatua (apirilak 16) – Berango Kiroldegian (Berango)

  • 17:30 Corazonistas – ELGOIBAR (kadeteak)
  • 19:30 Corazonistas – ELGOIBAR (jubenilak)

Domeka (apirilak 17) – Iparralde Kiroldegian (Urduliz)

  • 10:45 Urduliz – Corazonistas (jubenilak)
  • 12:45 Urduliz – Corazonistas (kadeteak)

 

•Deca hirugarren Euskadiko Txapelketan

Sanloko Deca kadete mutilen taldeak Euskadiko Txapelketako finala jokatu zuen joan den asteburuan Zarautzen. Kategoriako Euskadiko lau talderik onenak lehiatu ziren eta hirugarren postua lortu zuten elgoibartarrek. Lehen partidan 32-35 galdu zuten Urdulizen aurka, hain justu ere, datorren asteburuan Euskal Ligako igoera fasean aurkari izango duten taldearen aurka. Bigarren jardunaldian 32-37 irabazi zion Decak Ereintzari eta azken partidan 29-39 galdu zuten etxeko taldearen aurka.