Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 10 31 karakateko igoera 2021 BARRENBihar jokatuko dute Karakateko Igoera, eta Morkaikok sari berri bat sortu du aurtengorako, erlojuari begira korrika egiten ez dutenentzako. Irabazlearen denbora bikoitza egiten duenak, pasatu gabe, saria izango du. 

Morkaikokoek denborari begira saltaka egiten ez duten saltakariak ere Karakateko Igoeran parte hartzera animatu nahi dituzte. Honenbestez, ohiko sariez gainera, Astigarraga kirol dendaren laguntzarekin lehen sailkatuaren denbora bikoizten duen parte hartzailea ere sarituko dute aurten. "Denborara gehien hurbiltzen dena, pasatu gabe", zehaztu dute. Gizonezko zein emakumezko azkarrenak eta lehen elgoibartarrak saritzeaz gainera, igoerako azken zatia aurpegirik onenarekin egiten duen parte hartzailea ere sarituko dute. Mauxitxako gazta bat izango da saria. Izen ematea doakoa da eta bihar bertan apuntatu ahal izango da, 8:30etik 10:00etara, Kalegoen plazan. 125 parte hartzailetan jarri dute muga. Irteera 11:00etan izango da, Kalegoen Plazako frontoiko frontisetik. Lau kilometroko ibilbidean 700 metro inguruko gorako desnibel positiboa gainditu beharko dute parte hartzaileek. Proba honen berezitasunetako bat da norberak nahi duen bidetik igo ahal izango duela Karakateko puntu geodesikoraino. Ikus lasterketako araudia.

 

2023 10 31 karakateko igoera kartela

•Azken urteetako irabazleak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza