Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 06 06 kilimontrail2015maiora2Izen handiko hainbat lasterkari Mendaroko Kilimon Trail mendi lasterketan izango dira domekan (apirilak 10), baina baja garrantzitsu bat ere izango da, Maite Maiorarena. Orain arte jokatu diren bost edizioak irabazi dituen saltakari mendaroarra min hartuta dago. 

Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du Kilimon Trail mendiko lasterketa, Lizarpe Mendi Klubaren babesarekin, eta aurtengoa seigarren edizioa du. 53 lagunek parte hartu zuten estreinako edizioan, 2011n, eta 300 inguru izango dira domekan. Une honetan 240 lagun daude izena emanda eta 300 lagunetan dute jarrita muga antolatzaileek. Izena emandakoen artean itzal handiko kirolariak daude. 

2016 06 06 Kilimontrail2015fotoiosu4

Gizonezkoei dagokionez, Alfedo Gil (Bejar, 1980), David Garcia Castan (Segovia, 1985), Zaid Ait Malek (Imilchil, Maroko, 1984), Pere Rullan (Mallorka, 1990), Walter Becerra (Venezuela, 1984), Iker Oliveri (Hondarribia, 1971) eta Ismail Razga (Maroko, 1994) nabarmendu dituzte antolatzaileek. Emakumezkoetan Maite Maiora ez den irabazle bat izango du probak estreinakoz, eta Montse Vazquez (Lugo, 1973) eta Virginia Perez (Gasteiz) dira lasterketa irabazteko faborito nagusietako bi. Maite Maioraren baja jakinekoa bazen ere, garaipena lortzeko aukerak dituzten artean, uste zutena baino emakume gutxiagok eman dutela izena aitortu dute antolatzaileek. 

2016 06 06 Kilimontrail2015fotoiosu3emak

•Ibilbide gogorragoa

2016 04 06 kilimontrail ibilbidea satPerfil zorrotzeko lasterketa da Kilimon Trail eta pixka bat gehiago gogortu dute aurten ibilbidea, zenbait zatitan pistatik aterata –Ibilbidea marka fijoekin seinaleztatuta dago urte osoan–. Aurten ere 23 kilometro pasatxoko proba izango bada ere, 1650 metroko desnibel positiboa izango du, aurreko urtean baino zertxobait gehiago.

Era berean, iaz hasitako bidetik kronoigoera bat izango da, hamazazpigarren kilometroan: Gaintxipixatik Lizarpera nork azkarrago igo neurtuko dute antolatzaileek —400 metroko igoera da, 100 metroko desnibelarekin—, eta irabazleak sari berezia jasoko du, Mendaroko produktuez osatutako otarra eta La Sportiba etxeak emandako kirol materiala. 10:00etan abiatuko dira lasterkariak Herriko enparantzatik.

Iaz Aitor Osa eta Maite Maiora izan ziren irabazleak.

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza