Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 02 egoitz mora txap podiumBeteranoentzako Espainiako Judo Txapelketa jokatu dute asteburuan Guadalajaran eta Egoitz Mora elgoibartarrak urrezko domina eskuratu du Euskadiko selekzioarekin, 30 eta 34 urte artekoen mailan. (bideoa dauka)

Usurbilgo Judo Taldeko kide den Egoitz Mora elgoibartarra 100 kiloz azpikoen mailan lehiatu zen, zapatuan, Guadalajaran jokatu zen Beteranoentzako Espainiako Judo Txapelketan. Azken faserako sailkapena lortu zuten lau judokek liga eran jokatu zuten, guztiek guztien aurka. Lehen borrokaldian aurkari gogorrena izan zitekeenaren aurka lehiatu behar izan zuen, Daniel Gomez madrildarraren aurka, hain zuzen ere. “Gazte mailetan aritzen ginenetik ezagutzen dut, 81 kiloz azpikoetan lehiatzen zen bera eta 90 kiloz azpikoen kategorian ni. 100 kiloz azpikoen kategorian gurutzatu dira orain gure bideak. Hotz harrapatu ninduen borrokaldiak, txapelketako lehenengoetariko konbatea izan baitzen gurea, normalean pisu txikiagokoak jokatzen badira ere lehenago”. Gomez garaitu ostean, gainerako hiru konbateak ere bata bestearen segidan jokatu eta irabazi zituen judoka elgoibartarrak. Mario Brotons judoka valentziarra hartu zuen mendean lehenik, Alejandro Garcia galiziarra gero, eta, Tomas Gozalvez valentziarra azkenik. Daniel Gomez sailkatu zen bigarren eta Mario Brotons hirugarren.

•Borrokaldien bideoa

Espainiako Judo Federazioak Youtubera igo duen bideoan ikus daitezke Egoitz Morak egin zituen lau borrokaldiak: Daniel Gomezen aurkako borroka (16:55 minutuan), Mario Brotonsen aurkakoa (36:35), Alejandro Garciaren aurkakoa (58:40) eta Tomas Gozalvezen aurkakoa (1:13:40).

Euskal selekzioak urrezko sei domina

Egoitz Mora oso pozik itzuli da Guadalajaratik eta asteburu borobila izan dela nabarmendu du. “Ezin hobeto joan da dena. Urtarrilean hasi nintzen txapelketa hau prestatzen eta nire entrenatzaile Esteban Arrillagak eta biok prestatu moduan irten zaizkigu gauzak. Horrez gainera, instalakuntza oso onak topatu ditugu Guadalajaran eta jarri ziguten hotela ere primerakoa izan da”. Egoitz Morak eskuratutako urreaz gainera, Euskal selekzioak urrezko sei domina eta zilarrezko bost lortu ditu Guadalajaran. 

Europako txapelketa Kroazian

Udan Kroazian jokatuko den Europako txapelketa begiz jota dauka Egoitz Morak, baina bere poltsikotik ordaindu beharko luke bidaia. Espainiako txapeldun geratu izanagatik izen-ematea ordainduko dio federazioak, baina gastu gehiago daudela azaldu du. Gastuez gainera, bidaia luzea dela dio, egin beharreko hegaldi konbinazioak direla-eta. Joateko gogoa duen arren, erabakia hartu aurretik ondo aztertu beharko duela azaldu du.

2016 04 02 egoitz mora txap dominak

2016 04 02 egoitz mora txap

 

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza