Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 06 san roke jaiak elgoibar 2008 abuz17herrikirola arg gurutze gorriaAbuztuaren 16a da berez San Roke eguna, baina Elgoibarko Azkue auzoan jaiak uztailera aurreratzea erabaki dute, jaiak antolatzeko dituzten zailtasunengatik.

Dena den, San Roke eguneko meza mantenduko dute egunean bertan eta ondoren salda eta txorizoa ere banatuko dituzte. Jaiak, baina uztailaren 28-29ko asteburuan ospatuko dituzte. Hilaren 28an, 17:00etan, hasiko dituzte jaiak kanpai jotzearekin eta umeentzako jolasak eta lagunarteko afaria izango dira lehenengo eguneko ekintza nagusiak.

Jaietako bigarren egunerako, berriz, toka txapelketa, txapel jaurtiketa, txokolatada, haurrentzako zezentxo eta poniak, auzotarren bazkaria, eta Baltzola anaiekin erromeria lotu dituzte.

2023 07 06 san roke jaiak elgoibar abuz16zezentxoak arg gurutze gorria

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza