Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 08 urazandi jaiak 2022 dantzanIaz berreskuratu zituzten Urazandiko jaiak, eta aurtengorako ere prest daukate egitaraua. San Fermin Egunean, uztailaren 7an, hasiko dira aurtengo Urazandiko jaiak.

Urasandi okindekigoek botako dute jaiei hasiera emateko txupinazoa, eta uztailaren 9ra bitartean ospatuko dituzte jaiak. Antolatzaileek esan dutenez, iazko esperientziatik hainbat gauza hobetu dituzte, eta berrikuntzak ere egongo direla aurreratu dute. Kontzertuak (Amildegi, Pladures eta Ekinocio), DJ Tillaren saioa, El Billeren flamenko fusio emanaldia, Mauxitxa txaranga, buruhandiak, zirko tailerra, umeentzako puzgarriak, auto klasikoen erakustaldia eta auzo-bazkaria egingo dituzte, besteak beste.

Zapatuan izango da bazkaria: paella, postrea eta kafea. Bazkaritarako tiketak Celia tabernan, Karkizano dendan, Urasandi okindegian eta Kima estetika zentroan daude salgai, 10 euroan. Errifak ere saltzen ari dira, eta uztailaren 9an egingo dute zozketa. Horrez gain, beste opari batzuk ere zozketatuko dituzte, auto klasikoen erakustaldian parte hartzen dutenen artean, esaterako, eta umeentzako opariak ere egongo dira.
 • 15.000 euro inguruko aurrekontua
Aurtengo berrikuntzen artean, Food Truck estiloko furgoneta bat jarriko dute, herritarrek Herri Eskolako patioan bertan afaltzeko aukera izan dezaten, herrira jaitsi gabe. Iaz egon ziren zezentxen ordez, karaokea eta dantzaldia antolatu dituzte aurtengo jaietarako. Antolatzaieek jakinarazi dutenez, 15.000 euro inguruko aurrekontua dute jaiek, eta Udalak 1.900 euroko laguntza eman die. Gainerakoa beraiek lortu dute, errifak salduz, iazko jaietan txosnan lan eginez, bazkaritarako tiketak saltzen, babesleei esker... Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte jaietan parte hartzera.

2023 06 08 urazandi jaiak 2022 paella jana

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza