Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 03 Irukurutzeta Eguna 2022 arg mikel valeroAspaldiko ohiturari jarraituz, maiatzeko bigarren domekan ospakizun xumea egingo dute Irukurutzeta gainean. Elgoibarko zein Soraluzeko Karakate Bizirik plataformek mendi martxak antolatu dituzte Irukurutzeta Egunean parte hartzeko.

Maiatzaren 7an, domekan, egingo dute aurtengo Irukurutzeta Eguna. 11:15ean salda eta txorizoa banatuko diete bertaratutako guztiei tontorrean –eguraldi txarra eginez gero bertan behera lagako dute salda eta txorizo banaketa–.

Karakaten egin nahi duten zentral eolikoak Irukurutzetako eremua ere "mehatxatzen" duela-eta, Irukurutzeta Egunean parte hartuko dutela jakitera eman dute Elgoibarko zein Soraluzeko Karakate Bizirik plataformek, Karakate "bizirik" eta "mendiak aske" nahi dituztela aldarrikatzeko. Gainera, tontorrera oinez igoteko mendi martxak antolatu dituzte, bi herrietatik. Elgoibarren 9:00etan elkartuko dira Kalegoen plazan, taldean tontorreraino igoteko. Goian, hamaiketakoarekin indarrak berreskuratu ostean, talde argazkia aterako dute 11:30ean. Parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza