Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 01 sanbartolome 2022 bezpera mauxitxa BARREN2023ko San Bartolome festak antolatzeko bigarren batzar irekia -otsailean egin zuten aurenekoa- egingo dute martitzen honetan, apirilaren 4an.

Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian, lehen solairuan, izango da batzarra, 18:00etan. Elgoibarko Udalak parte hartzera animatu ditu herritarrak. Festetarako egitaraua osatzeko euren iritzia eman eta proposamenak egiteko aukera izango dute, besteak beste. "Bileraren xedea da, 2023ko San Bartolome jaiak prestatzeko, egitarauaren zirriborroa elkarrekin aztertzea eta 2023ko sanbartolomeetan izan daitezkeen jarduerak koordinatzea eta bateratzea", jakinarazi dute.

 2022ko sanbartolomeak, irudietan

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza