Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 07 Mendaro santana jaiak puro relajo bulego gozategi2023ko Mendaroko Santa Ana jaietako kontzertu nagusiak zein izango diren jakinarazi du Mendaroko Udalak. Aurreratu dutenez, Bulego, Gozategi eta Puro Relajo musika taldeek joko dute aurten Mendaron.

Uztailaren 22tik 26ra ospatuko dituzte Mendaron santanak. Uztailaren 22an, jaietako lehenengo egunean, emango du kontzertua Puro Relajok, 23an Gozategik eta 24an, Bulegok. Udalak prentsa ohar bidez zabaldu du iaz santanak antolatzeko egin zituzten bileretan aipatu ziren taldeak direla, baina data kontuengatik iaz ekarri ezin izan zituztenak. Aurten, baina, kontratazioa aurreratu dutela zehaztu dute eta ziurtatu dute ekartzeko moduan izango direla. Era berean, jakinarazi dute apirilaren bigarren hamabostaldirako lotuko dutela jai batzordearen hurrengo bilera.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza