BIDEOA: Inauterietako zapatua Mendaron

Barren.eus 2023ko ots. 20a, 17:30

Eguerdirako jendetza handia zebilen mozorrotuta zapatuan Mendaron. Kuadrillan bazkaltzeko eguna zuten askok, eta goiz goizetik hasi zuten jaia. Bizi Poza txarangak alaitu zuen bazkalaurreko tartea, eta arratsaldean, txokolate beroa banatu zuten Arno Guraso Elkartekoek, iluntzeko playbackerako indarrak hartu zitzan jendeak. Hamasei talde aurkeztu ziren playbackera eta bideoan jaso dugu iluntzeak eman zuenaren laburpen bat.

 

 

∞Lotura duten albisteak: