Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 19 inauteriak Elgoibar1Eguzkia ere batu zen atzo mozorroen festara, eta eguraldi onak lagunduta, herritar asko irten ziren kalera. Denetariko mozorroak ikusi ziren kalean goizean goizetik, eta herria kolorez jantzi zen. Argazki bilduma dauka.

Familiak umeekin, kuadrillak eta norbanakoak, denak, mozorrotuta irten ziren atzo kalera. Umorea nabari zen giroan, jendea pozik zebilen eta aspaldi ez bezala, kalea jendez bete zen. Denetariko mozorroak zeuden: zirkoa, piratak, hippie-ak, punkiak, gimnastak eta baita berpiztutako abeslariak ere bai. Martitzenean jarraituko du festak Elgoibarren. 

  • ARGAZKI ALBUMA: Inauteriak Elgoibarren

 

  •  Bideoa:

 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza