Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 18 Mendaroko inauteriak toreroak kolore BARRENAskotariko mozorroak ikusi ahal izan dira gaur Mendaron, inauterietako zapatuan. Eguraldia lagun, jai-giroa nagusitu da goizean goizetik eta jendetza handia ibili da kalean. Argazki bilduma barruan.

 Bizi-Poza txarangak hasi du eguna, Azpilgoetan. Kalez kale ibili dira txarangakoak, eta haien atzetik jendetza. Goizean, Herriko Enparantza bueltan batu da jende gehien. Veneziarrak, Egiptoarrak, askotariko animaliak, Andaluziatik etorritako zezenzaleak... irudimena eta parrandarako gogoa badela erakutsi dute beste behin mendaroarrek. Kuadrillan bazkaltzeko eguna izan dute askok, eta hala joan da jendea sakabanatzen herriko elkarte eta tabernetara, baina ez du etenik izan jaiak. Arratsalderako, Arno guraso elkarteak playbacka zuen iragarria. Txokolate beroa banatu dute lehendabizi, eta dantzarako gonbita egin gero. Hamalu talde igo dira oholtzara, playbackean, eta bete egin da frontoia ikuslez. Ondoren, DJak hartu du txanda.

 •  ARGAZKI BILDUMA: Inauteriak Mendaron

 

∞Lotura duten albisteak:

 

2023 02 18 Mendaroko inauteriak gondoleroa

2023 02 18 Mendaro zapatua baserritarrak

2023 02 18 inauteriak mendaron

2023 02 18 inauteriak mendaro egipziarrak momia BARREN

Atzo hasi zituzten nolanahi ere inauteriak Mendaron, eskola-umeek egin zuten jaialdiarekin. Batukada, rap eta rock doinura dantzatu ziren ikasle eta irakasleak, guraso eta aiton-amonen gozamenerako.

  • ARGAZKIAK

 

2023 02 17 ikastola inauteriak Mendaro

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza