Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 15 inauteriak 2022 mimoak elgoibar BARRENHerriko eragileek egitarau zabala prestatu dute inauteriak ospatzeko. Eguen Zuri Egunean, otsailaren 16an, hasiko dira ekintzak Musika Eskolakoen kalejirarekin, eta barikuan izango da Ikastolakoen Euskal Inauteria.

Elgoibar Ikastolako ikasleak mailaka mozorrotuta irtengo dira 15:00etan Ikastolatik, eta kalejiraren ostean, Kalegoen Plazan egingo dute dantzaldia. Egun horretarako, Sinuösek urteroko inauterietako kontzertu berezia egingo du. Sotoan izango da 23:00etan.

Hilaren 18rako, bestalde, hainbat ekintza egongo dira: Eguerdian, Haritz Dantza Taldekoek marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, eta segidan, Inguma taldearekin Herri Dantzak izango dira Kalegoen plazan. Arratsaldean, umeentzat Atxutxikaraokea egongo da Maalan, eta helduagoentzat bertsio gaua, 00:00etatik aurrera. Bertsio gaua Maalako parkean izango da, eta taldeka zein bakarka parte hartzeko aukera egongo da. Talde irabazleak 250 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 170 euro. Bakarkako lehen saridunak 170 euro eskuratuko ditu, eta horrez gain, 150 euroko sari berezi bat ere egongo da. Interesatuek www.elgoibarkoizarra.eus webgunean edo 747 489 048 Whatsapp zenbakian eman beharko dute izena aurrez, eta bestela, ekitaldian bertan ere egongo da izena emateko aukera.

Mauxitxa txaranga ere irtengo da kalera inauterietan, erraldoi eta buruhandiekin batera. Martitzenean amaituko da aurtengo mozorro festa, eta egun horretan, Kantu Kolore taldearen ikuskizuna, Mauxitxa txaranga eta jubilatuen Biltokian mozorro lehiaketa izango dira.

∞Lotura duten albisteak:

2023 02 15 inauteriak musika eskola 2022 BARREN

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza