Inauteriak badatoz eta Mendaron prest dute mozorroen festarako egitaraua. Arno guraso taldeak playback saioa antolatu du zapaturako eta zabalik dago izena emateko aukera.
Musika eta jolas saioa 19:00etan hasiko dela azaldu dute Arnotik. Goñati frontoian izango da. Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi beharko da mezua, playbackerako aukeratutako abestiaren, parte hartzaile kopuruaren eta horien adinaren berri emanez. Ohartarazi dutenez, ez dute abesti iraingarririk onartuko. Otsailaren 16a da izena emateko azken eguna.
Mendaroko Udalak ere prest du inauterietarako egitaraua. Bizipoza txaranga kalejiran ibiliko da herriko kaleetan 12:30etik aurrera eta 18:00etan umeentzako txokolate jana egongo da Goñati pilotalekuan. Playback saioaren ostean, DJ batek girotuko du gaua, 21:00etatik aurrera, pilotalekuan bertan.
Mendaroko Udalak berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jaiak sustatzeko eskatu die herritarrei eta bisitariei.