Bosko Egunak jai giroa eraman du irakaskuntza ertaineko ikastetxeetara

Barren.eus 2023ko urt. 28a, 13:50

Ikasgelak hutsik egon ziren arren, Elgoibarko irakaskuntza ertaineko ikastetxeetako beste hainbat gune ikaslez beteta egon ziren atzo, Bosko Eguna eta IMH Eguna ospatu baizituzten.

IES Elgoibar BHI, Meka GLHBIko eta IMHko ikasleek jai giroan ospatu zituzten atzo, hilak 27, Bosko Eguna eta IMH Eguna.

Euria eta hotza egin arren, azken urteetan ez bezala, pandemiaren mugarik gabe ospatu ahal izan zituzten atzorako antolatu zituzten ekitaldi guztiak. Ohi duten legez, era guztietako lehiak eta jolasak egin zituzten: tortilla lehiaketa, kirol lehietako finalak, antzerkia, mozorro desfilea eta jaialdia, e.a. Mintxeta kirolgunea, Olaizaga eta IMH kiroldegiak erabili zituzten krosa, eskubaloian, futbolean zein sokatiran lehiatzeko.

"Protagonistak ikasleak izan dira eta hainbat ekintzatan gogoz parte hartu dute. Umorea eta giro ederra bazter danetan. Egun polita izan da. Eskerrikasko bai ikasle bai irakasleon parte hartzeagatik", adierazi dute Meka GLHBI ikastetxeko arduradunek.

 Hona bideoan:

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN zerrajokoa

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN futbolina

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN tortilalehiaketa

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN tortilla 2

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN tortilla aurk

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN jaialdia orok

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN jaialdia shakira

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN jaialdia kart

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN jaialdia3

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN mekan

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN futbol

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN futbola

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN krosa

2023 01 27 bosko imh eguna elgoibar BARREN mintxeta