Bertsioen playback lehiaketa antolatu dute inauterien zapatu gauerako

Barren.eus 2023ko urt. 27a, 13:32

Bete-beteak eta berrikuntzekin datoz aurtengo inauteriak. Atxutxiamaikak eta Udalak elkarlanean, Bertsio Gaua antolatu dute otsailaren 18rako. Taldeka zein bakarka parte hartzeko aukera egongo da, playback eginez, eta sariak ere izango dira.

Taldekako lehen saria 250 eurokoa izango da, eta bigarrena 170 eurokoa. Bakarkakoetan 170 euroko sari bakarra banatuko dute, eta horrez gain, 150 euroko beste sari berezi bat ere egongo da.

Maalako parkean izango da Bertsioen playback lehiaketa, 00:00etatik aurrera. Izena egunean bertan edo aurrez eman daiteke, www.elgoibarkoizarra.eus webgunean eta 747 489 048 whatsapp zenbakian. Txikientzat, bestalde, Atxutxikaraokea egongo da arratsaldean. 17:30ean izango da, Maalako parkean eta unean bertan eman behar da izena.

Horrez gain, txarangaren kalejira eta herri dantzak ere antolatu dituzte zapaturako. Eta martitzen inauteri egunean Kantu Kolore taldearen ikuskizuna izango da Herriko Antzokian. Elgoibar Ikastolak euskal inauteria irudikatuko du hilaren 17an, eta Sinuösek inauterietako kontzertu berezia emango du.

2023 01 27 atxutxi inauteriak kartela