Tik Tara taldekoen erritmo beroek girotu zuten San Anton egun hotz eta euritsua

Barren.eus 2023ko urt. 18a, 15:36

Hotz eta euritsu esnatu zen martitzena, eta ondorioz, aldaketak izan zituen Udalak San Anton Egunerako antolatuta zituen egitarauak.

Haurrentzako puzgarriak Sigman jarri zituzten goizez eta arratsaldez, eta hura izan zen etxeko txikienen bilgune. Eguerdian, Emudafek antolatuta, Tik Tara taldearen kontzertua izan zen Herriko Antzokian, eta ikusleek salsa, sona, cumbia, runba eta antzerako erritmo beroekin izkin egin ahal izan zioten, pare bat orduan, kanpoko negu giroari. Oasi txiki bat modukoa izan zen antzokia. Alkandora koloretsuak jantzita zituztela, zazpi musikari igo ziren oholtzara, eta munduko erritmo eta melodiak nahastu zituzten, euskaraz abestuak horietako hainbat. Abesti batzuetan eserita zeuden ikusleak ere gonbidatu zituzten zutik jarri eta dantzan egitera. Harkaitz Bastarrika abeslariak erakutsi zien oholtzatik dantzarako pausoak nola egin, eta irakaspenen ondotik, antzokian batutako gaztetxoenak ausartu ziren dantza egitera. Tik Tara taldea 2013an sortu zuten Zarautzen. ‘Sorrera’ (2013) eta ‘Hariak’ (2015) diskoak kaleratu dituzte orain arte eta hurrengoa ontzen dihardute.

Euri jasaren ondorioz, arratsalderako iragarrita zegoen erraldoi eta buruhandien kalejira bertan behera geratu zen. San Anton Egunaren bueltako ekitaldiak zapatuan bukatuko dira, Altzolatarren Dorretxea filatelia elkarteak antolatu zigilu erakusketako partaideen omenaldiarekin.

2023 01 17 tik tara kontzertua elgoibar sanantonak2023 BARREN

2023 01 17 tik tara kontzertua elgoibar sanantonak2023 b1 BARREN

2023 01 17 tik tara kontzertua elgoibar sanantonak2023 1 ger BARREN

2023 01 17 TIK TARA kontzertua sananton eguna euren arg

2023 01 17 puzgarriak jokoak sananton sigma BARREN eror2

2023 01 17 puzgarriak jokoak sananton sigma BARREN eror1

2023 01 17 puzgarriak jokoak sananton sigma BARREN zirk

2023 01 17 puzgarriak jokoak sananton sigma BARREN 1

2023 01 17 puzgarriak jokoak sananton sigma BARREN

2023 01 17 puzgarriak jokoak sananton sigma BARREN patin2

2023 01 17 puzgarriak jokoak sananton sigma BARREN patin

2023 01 17 puzgarriak jokoak sananton sigma BARREN wii