Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 05 erregeak MendaronLizarpen behera iritsi dira hiru erregeak Mendarora, esandako ordua baino apur bat geroago, eta herri osoa gurutzatu dute zaldi gainean. Goxokiak banatuz egin dute bidea eta frontoian agurtu dituzte Mendaroko familiak. 

18:00etarako iritsiko agindua zuten, eta esandakoa baino bost-hamar minutu geroxeago agertu dira hiru erregeak, zaldi banatan. Haien ondoan, bidean argi eginez, hogeita hamar bat ume joan dira kandilak hartuta, eta ondoren, bidea ixten,  astoa, opariz betetako otzarak gainean zituela. Errege magoen desfilea Ameikutz musika eskolako trikiti eta pandero ikasleek hasi dute, eta segizioaren bukaeran, musika eskolako txistulariak joan dira. Garagartzan hasi eta Mendarozabalera arteko bidea egin dute elkarrekin, eta handik, Herriko Enparantzan barrena, Azpilgoetarako bidea hartu dute. Bukatu, baina, frontoian bukatu da ospakizuna. Han, haurren gutunak jaso dituzte erregeek, eta dozenaka haur pasatu dira haien aurretik. Errege magoek altzoan hartu dituzte haietako asko eta konplizitate handiz aritu dira berbetan. Lehenengo, baina, haurrek bi kantu abestu dizkiete, Ina Iriondo musikari mendaroarrak gitarrarekin lagunduta.

Gaur gauean zapatak prest lagatzeko eskatu dute erregeek, eta herriko familiak agurtu ondoren, bidean aurrera jarraitu dute, gau luzea baitute aurretik.

Hemen duzue Elgoibarko eta Mendaroko zenbait argazkirekin osatu dugun ARGAZKI-ALBUMA

 BIDEOA:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza