Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 12 24 olentzero maridomingi mendaro BARRENArratsaldez ailegatu dira Mendarora Olentzero eta Mari Domingi, eta Garagartzatik abiatu dute herriko hiru auzoetan barrena egin duten kalejira.

Soinu jole eta pandero joleek girotu dute kalejira. Moxuanetik hasi eta lehenengo Mendarozabalera joan dira, Gero Azpilgoetara, eta azkena Herriko Enparantzan egin dute geldialdia. Bost umek agurra dantzatu diete estreinakoz Olentzerori eta Mari Domingiri. Era berean, sortu berri den bertso eskolako umeek ere estreinakoz abestu dizkiete koplak Olentzerori eta Mari Domingiri.

 

Ikus bideoan:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza