Umeen desioak betetzeko hitza emanda joan dira Olentzero eta Mari Domingi Elgoibartik

Barren.eus 2022ko abe. 24a, 18:35

Iaz baino patxada handiagoarekin egin dute aurten Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika Sailak Udalarekin lankidetzan antolatzen duen Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira. Olentzerok eta Mari Domingik. Maalan egin diete ongi-etorria eta dantzan agurtu dituzte Inazio Bereziartua musika eskolako dantzariek. Gero, kalejiran gurutzatu dituzte herriko kaleak, Olentzero eta Mari Domingi traktore gainean eta atzetik segizioa. Gabon kantak abesteko geldialdia egin dute King-Kong parean eta beste geldialdi bat dantzan egieko Kalebarren plazan. Hainbat umek eta gurasok probestu dituzte geldialdiak Olenntzerorekin eta Mari Domingirekin hitz egiteko, gutunak entregatzeko eta batzuek txupeteak ere eman dizkiete, handitzen ari diren seinale. Kalebarrenetik Errosario kalean gora joan dira eta Kalegoen plazara ailegatu direnean jendez bete dute plaza. Mikrofonoa eskuan, batutakoei eskerrak eman dizkiete Mari Domingik eta Olentzerok. Traktoretik jaitsi eta eliz aurrera joan dira umeen gutunak jaso eta beraien desioak entzutera. Makina bat ume igaro dira gaurko bi protagonisten aurretik. Aurten, gainera, tertulian aritzeko modua izan dute, banan banan beharrean talde txikietan eseri baitira umeak Mari Domingirekin eta Olentzerorekin berba egitera. Elgoibarko haurren gutunak jaso ostean, Mendarorako bidea hartuko dute Olentzero eta Mari Domingik. Arratsaldez iritsiko dira hara.

Eguerdian Udal Musika Bandak girotu ditu kaleak Eguberrietako kantak joz egin duten kalejiran. Era berean, Kalegoen Plazan egin duten Elgoibarko Izararren aldeko tonbolak ere girotu du goiza. Prestatu dituzten txartel guztiak saldu dituzte eta bi milatik gora opari banatu taloek eta sagardoak e estimazio handia izan dute. 

#Argazkiak: BARREN eta Galder Zabala.

2022 12 24 mari domingi olentzero elgoibar eskutitzak BARREN

2022 12 24 olentzero elgoibar barren galder zabala

2022 12 24 mari domingi olentzero elgoibar umea BARREN

2022 12 24 mari domingi olentzero elgoibar umea agurtzen BARREN

 

2022 12 24 mari domingi olentzero elgoibar plazagainezka BARREN

2022 12 24 selfie maridomingi olentzero elgoibar izarra lantaldea BARREN