Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Euria eginagatik ere, jai giroa izan zen nagusi inauterietako hondar egunean. Goiz partean mimo batek alaitu zituen kaleak. Goxokiak eta puzgarriak banatzen jardun zuen umore onean. Arratsaldean, berriz, umeen txanda izan zen, Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten-eta Maalako parkean. Zaharragoek ere gozatu zuten festaz, Jubilatuen Biltokian egin zuten dantzaldian parte hartu zuten lagunek, esaterako. (bideoak eta argazki bildumak dauzka)

Euriak ez zuen ilundu hainbaten festarako gogoa. Besteak beste, azken urteetan ohitura bihurtu delako Inauterietan euria egitea. Festa zaleek Maalako parkeko estalpean egin zioten aurre eguraldiari. Kiki, Koko eta Moko pailazoen ‘Parranda-tutiplen’ berbenan hartu zuten parte txikienek. Ondoren, Mauxitxa txarangaren doinuek girotu zuten Maalako parkea, ezin izan baitzuten kalejiran irten euriagatik. Erraldoi, buruhandi eta zezenzikletak ere irten gabe geratu ziren aurtengoagatik. Eguren orkestrak Jubilatuen Biltokian eskaini zuen dantzaldian parte hartu zuten lagunek, berriz, ez zuten eguraldiaren aitzakiarik izan. 

•Inauterietako martitzeneko argazki bilduma:

Inauterietako zapatuko laburpen-bideoa:

 Inauterietako zapatuko argazki-bilduma:

Elgoibar Ikastolakoen Euskal Inauterien argazki-bilduma:

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza